Mikel Martin EHGAMeko kidea gonbidatu du Saretuzek, bigarren eskola emateko

Mikel Martin EHGAMeko eta beste gizarte borroketan aritutakoa gonbidatu du Saretuz taldeak esperientzia eskolaren bigarren saioa emateko. Asteartean izango da, 19:30etik 20:30era Lau Haizetararen egoitzan. Ez dute kasualitatez hautatu Martin. Izan ere, pasa den hilaren 10ean bete ziren 35 urte polizia espainiar batek Vicente Vadillo Francis trabestia erail zuela Iztietako dantzaleku batean. Saretuzek omenaldi txiki bat eskaini nahi dio horrela. Gainera, hilaren 28an LGTBen Harrotasun Eguna ospatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.