Udako Jaia antolatu du, bigarren urtez, Errenteriako PSE-EEk, gazte sozialisten laguntzarekin. Jaialdia Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan izango da, etzi arratsaldean. Euria egiten badu, auzo elkartearen arkupeetan egingo dute jaialdia. Antolatzaileek jaialdi irekia dela nabarmendu dute, eta egitarau hau prestatu dute:
- 17:30etik 20:30era: Haurrentzako jokoak, eta helduagoentzako mahai zein rol jokoak.
- 19:00etan: Doako pintxo potea.
- Ekitaldiek irauten duten bitartean, dj batek musikarekin girotuko du.