San Joan egunez udal langileek jai dutenez, hainbat aldaketa egin dituzte hondakinen bilketan. Hauek aldaketak, barrutik barruti:
Trintxerpe eta San Pedro:
- Astelehena, hilak 23, ez da hondakinik jaitsi behar, asteartean (hilak 24) ez delako bilketarik egingo.
- Astelehena, hilak 23, ez da altzaririk jaitsi behar Trintxerpen.
Antxo:
Asteartean, hilak 24, Hamarretxeta eta Zumalakarregiko lokalak itxiko dituzte. Astearteko frakzioa (ontzi arinak) astelehenean jaitsi behar dira.
Esekitokien kasuan, kalean edo Gure Zumardiko lokalean, bilketa ohi bezala egingo da.