Oiartzungo ereserkiaren partitura originala udalaren esku dago

Mikel Bikondoak hark 2006an sortu zuen Oiartzungo ereserkia kantaren partitura originala oparitu dio udalari, “nire paperen artean topatu nuen, eta pentsatu nuen Oiartzungo udaletxean baino hobeto ez dela inon egongo”. Oihan Tello jarduneko alkateak jaso zuen partituta Bikondoaren eskutik; eskerrak eman zizkion udal ordezkariak musikariari. Donostiako Akordeoi Orkestra Sinfonikoko zuzendari zela sortu zuen kanta Bikondoak, propio San Esteban parrokian talde horrek eman behar zuen kontzertu baten harira: “Oiartzungo lagun batek esan zidan herriak ez zuela ereserkirik, eta bat sortu nuen”. Kontzertu horretan Ibargaingo flauta jotzaileekin eta Lartaun Abesbatzarekin jo zuen akordeoi orkestra horrek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.