Oiartzungo ereserkiaren partitura originala udalaren esku dago
Mikel Bikondoak hark 2006an sortu zuen Oiartzungo ereserkia kantaren partitura originala oparitu dio udalari, “nire paperen artean topatu nuen, eta pentsatu nuen Oiartzungo udaletxean baino hobeto ez dela inon egongo”. Oihan Tello jarduneko alkateak jaso zuen partituta Bikondoaren eskutik; eskerrak eman zizkion udal ordezkariak musikariari.
Donostiako Akordeoi Orkestra Sinfonikoko zuzendari zela sortu zuen kanta Bikondoak, propio San Esteban parrokian talde horrek eman behar zuen kontzertu baten harira: “Oiartzungo lagun batek esan zidan herriak ez zuela ereserkirik, eta bat sortu nuen”. Kontzertu horretan Ibargaingo flauta jotzaileekin eta Lartaun Abesbatzarekin jo zuen akordeoi orkestra horrek.