J. A. Zuloaga Memorialaren finalak jokatuko dituzte etzi

Etzi, larunbatean, J. A. Zuloaga Memorialaren XX. ekitaldiaren finalak jokatuko dituzte Fanderiako pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Eskuz binaka jokatzen dute Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatutako txapelketan. Honakoak izango dira partidak:
  • Benjaminak: Beloki-Zubizarreta eta Goikoetxea-Arrillaga.
  • Alebinak: Estarbe-Altuna eta Buldain-Alberdi.
  • Haur Mailakoak: Apezetxea-Aizkorbe eta Orbegozo-Oliden.
  • Kadeteak: Oiarbide-Aizpuru eta Etxeberria-Anduaga.
Bestalde, uztailaren 1ean, gazte, promesa eta afizionatu mailako partidak hasiko dira berriro.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.