Itsas erreserbei buruzko dokumentala emango dute asteazkenean, Ulia-Jaizkibelen aldeko kanpainaren baitan
Eguzki talde ekologista Ulia-Jaizkibel itsas erreserbaren aldeko kanpaina egiten ari da, eta horren harira, dokumental baten emanaldia antolatu dute asteazkenerako —hilak 25—. Pierre-Yves Cousteauren Los secretos del Mediterráneo dokumentala emango dute Errenteria Hiria kulturgunean, eta Meditarraneo itsasoko ekositeman gizakiaren eragina aztertzen dute bertan, baita itsas erreserben garrantzia nabarmendu ere. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta bi euro balioko du sarrerak.