3.814 lagunek egin dute Irun Txartela izateko eskaera epea ireki zenetik. Orain, txartelak jasotzeko garaia iritsi da eta ilarak ekiditeko helburuarekin, e-posta bidez hitzorduak finkatu ahal izango dituzte eskatzaileek.
Horrez gain, Irun Txartelarekin lotutako zerbitzu eskaintza martxan dagoela jakinarazi dute udal gobernutik.
Bertan kontsulta dezakete interesatuek eskaintza guztia.