Euskal preso eta iheslarien giza eskubideen gaineko herri topaketa, 21ean, Oiartzunen
“Euskal preso eta iheslarien giza eskubideak errespetatzea beharrezkoa” dela iritzita, herri topaketa egingo dute hilaren 21ean (larunbata) 17:00etatik 19:30era Fermiñenen. Gogoetarako 30 minutuko saioak egingo dituzte parte hartzaileek, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, “zenbat eta jende gehiago pasa, orduan eta aberatsagoak izango da topaketa”.