EAJk udalerriko igogailuen "etengabeko" matxurak salatu ditu
Errenteriako EAJk, udal bozeramaile Maite Peñaren bitartez, herriko igogailu publikoek jasaten dituzten “etengabeko” matxurak eta bandalismo ekintzak salatu ditu. “Funtzionamendu txarra” ere dutela gaitzetsi dute, “bandalismo ekintzen ondorioz” Ia denak Parke kalean egiten direla zehaztu du Peñak. “Ez da bidezkoa”, gaineratu du, “igogailua egunero erabili behar duten errenteriarrek ekintzengatik zerbitzu hori erabili ahal ez izatea”.
Horregatik, udal gobernu taldeari ekintza horiek ekiditeko bitartekoak jar ditzan eskatu diote jeltzaleek, “bereziki Parke kalekoan, eraso gehien jaso dituelako”. Sentsibilizazio kanpainak egiteko ere eskatu diote.