Haurrentzako tratu ona aldarri, jarduerak izango dira lau barrutietako festetan

Haurren eta nerabeen aldeko tratu ona, errespetua eta tolerantzia bultzatzeko asmoz, Pasaian gazte eta nerabeekin lanean diharduten elkarteak, hezkuntza-komunitateak eta Pasaiako Udala elkarrekin ari dira lanean. Lan-ildo horri jarraiki, Pasaiako lau barrutietako festetan hainbat jarduera antolatu dituzte Tratu ona nahi dut, pasahitza lelopean. Jarduerak toki eta ordu hauetan izango dira: San Pedro:TRATU_ONA_NAHI_DUT Hilak 30: 11:30:  haurren lasterketa eta areto-futboleko txapelketaren finala, frontoian. Pasai Antxo: Uztailak 8, asteartea 11:00: tortilla eta xake lehiaketa, Biteri plazan. 17:00: areto-futbolaren finala, Biterin. Trintxerpe: Uztailak 13, igandea 12:00: haurren lasterketa Alkateordetzatik abiatuta. Donibane: Uztailak 30, asteazkena 11:00: haurren lasterketa Santiago plazatik abiatuta. Oharra: Jarduera guztietan kanpainaren logoa duten kamisetak banatuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.