Mariasun Landa idazle errenteriarrak (1949) Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jasoko duela jakinarazi dute gaur goizean bi erakunde horietako ordezkariek. Kultura, arte eta gizarte zientzien munduan ibilbide oparoa dutenak saritzen dituzte. Saria, baina, ex-aequo izan da, Landarekin batera Jean-Basptite Orpustan hizkuntzalari baxenafartarrak ere jaso baitu.
Mariasun Landa, ezkerrean, bere izena daraman saria banatzen.
Landaren obraren “proiekzio handia” saritu nahi izan dute, baita euskal literaturari egindako ekarpena ere, bere lanek duten “ikuspegi kritiko eta berritzailearengatik, eta euskal gizartearen garapenean laguntzeagatik”.
Guztira 35 liburu inguru argitaratu ditu Landak, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte bere lanak. Sari asko jaso ditu, tartean Errenteriako Urrezko Domina, eta bere izena duten sariak banatzen ditu Errenteriako Berdintasun Kontseiluak. Emakumeek hiriari egin dioten ekarpena saritzen dituzte.