Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta aurkeztuko dute etzi, Erdialdeko auzo elkartean

Larunbatean aurkeztu zuten Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, eta herriz herri aurkezteko asmoa dute. Errenteria-Oreretan etzi izango da aurkezpen ekitaldia, 18:00etatik aurrera, Erdialdeko auzo elkartearen egoitzan (Patxikun dago). Hainbat gizarte eragilek izenpetu dute karta hori. Prozesuan Hego Euskal Herriko 1.200 lagunek hartu dute parte, 113 herrietan. Informazio gehiago euren webgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.