Barnetegian, "euskararen mugak hausten"
Euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko barnetegian izan dira udal euskaltegiko irakasle eta ikasleek, mintzapraktika egiten. Martindozenea aterpetxean hartu dute ostatu, eta besteak beste, Plaiaundiko Parke Ekologikoa, Hondarribiko Erdi Aroko Azoka, Hendaiako Antoine d¨Abaddiren gaztelua eta Oiasso Museoa bisitatu dituzte.

Udal euskaltegiko arduradunek nabarmendu dutenez “barnetegiaren funtzioa, beraz, euskaraz jarduteko aukeraz haratago doan eginkizuna” da. Ikasleek “ikasten ari diren hizkuntza, beronen kultura, eta gizarte-harremanetan aurrez aurre eta ahoz aho entzun eta erabiltzeko aukera izan dezaten antolatzen du euskaltegiak barnetegia. “Arrazoi hauek eraginda ekin genion orain 25 urte barnetegiak antolatzeari eta aurrerantzean ere jarraitzeko asmotan gara”, adierazi dute.