Andra Mari Abesbatzaren harrobiko koruek kontzertua emango dute etzi, hilaren 19an, Fatimako Andra Mariaren parrokian —20:00etan hasiko da—. Ikasturte bukaerako kontzertua izango da Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek emango dutena, Musika Tailerrarekin batera. Honakoa da kontzertuaren egitaraua:
Orereta Txiki
- Dudabda (Lonz Maierhofer).
- Tutira Mai (abesti maoriarra).
- Non geratzen den denbora (Mikel Urdangarin).
- Los cacharros (Marta Ariño).
Mutilen taldea
- Streets of London (Ralph McTell).
- Ume eder bat (Jose Maria Iparragirre).
- Atxikitean potxiketan.
- Gure koadrilan.
Orereta eta Oinarri
- Alami (Josu Elberdin).
- Tres cantos nativos.
- Angels.
- The storm is passing over.
- Bukaeran We Are the World denek batera abestuko dute.