
Manchester City-n ari da lanean Manzisidor, atezainen entrenatzaile gisa
Aiora Arostegik eta Ibai Lopezek luxuzko laguntzailea izango dute aurten Donibanen jaien hasiera iragarriko duen suziria botatzeko. Haurren laguntzaile Xabier Manzisidor ariko da aurten txupina jaurtitzeko orduan. Modu honetan jai batzordeak Manzisidorren ibilbideari aitortza egin nahi izan dio. Aurten Premier League-a irabazi du Manzisidorren taldeak. Eskarmentu handia du sanjuandarrak atezainen entrenatzaile gisa. Ingalaterrara alde egin aurretik, besteak beste, Errealean, Real Madrilen, Mallorcan eta Malagan aritu da atezainen prestatzaile.