Udal Euskaltegiak udako ikastaroetan izena emateko epea ostiralera arte irekita egongo dela jakitera eman du gaur Irungo Udaleko Euskara arloak. Uztailaren 2tik 30era arte, eta abuztuaren 4tik 29ra emango dira eskolak, egunean 4 ordukoak, goizez, maila guztietan. Horrez gain, irailaren 1etik 19ra azterketa ofizialen bigarren deialdia prestatzeko ikastaro bat eskainiko da goizez, egunean hiru ordukoa.
Informazio gehiagorako, euskaltegiaren
webgunera edo bulegora jo beharko dute interesatuek.