Izaskun Zubizarreta eta Carlos Garcia, onenak lehen Intxixu Trailen

Lehenengoz egin zuten atzo Intxixu Trail mendiko lasterketa, 220 zenbakiak agortuta abiatu ziren korrikalariak Ergoiendik, eta Oiartzungo mendi paraje ederrenetatik egin zuten lasterka 15,5 kilometroan zehar. Emakumeetan Izaskun Zubizarreta izan zen garailea, bigarena Nerea Amilibia, eta hirugarrena Onintza Mitxelena. Gizonetan, berriz, Carlos Garcia izan zen onena, bigarrena Asier Martinez eta hirugarrena Jose Agustin Amunarriz. Ondoko argazkiak Oskar Zapirainek eta Lide Martinezek ateratakoak dira.   Intxixu Trail sailkapena 2014
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.