
‘Txiken Jan’ Rodriguezek aurkeztuko duen pintxoa
Irungo Atsegiñako Iñaki Barros, La Vinotekako Jeremias Martinez, Gaztelumendi-Antxoneko Felix Manso eta Danako jatetxeko David Rodriguez sukaldariak Gipuzkoako XVI. Pintxo Lehiaketako finalean ariko dira bihar, Donostiako Bataplan diskotekan.
Pintxo mota ezberdinekin parte hartuko dute Irungo sukaldariek Gipuzkoa mailako txapelketan. Atsegiñako Barrosen kasuan, bertako produktuen aldeko apustuarekin aurrera jarraitu eta
Garbantzuak basetxerriarekin izeneko pintxoa aurkeztuko du. La Vinotekako Martinezek,
Gure zaporeak izenpeko pintxoarekin parte hartuko du lehian.
2012. urteko txapelduna izan zen David Rodriguezek
Txinken Jan pintxoa aurkeztuko du aurtengo ekitaldian. Bukatzeko, 2013. urteko Euskal Herriko txapelketako bigarren postuan gelditu zen Felix Manso
Baso sorgindua izeneko mokadua zabaltzen saiatuko da.
Gipuzkoako Pintxo Txapelketak formatua aldatu nahi izan du aurten. Hortaz, epaimahai anonimo bat aukeratu dute eta horrek dozena bat pintxo aukeratu ditu biharko finalean lehiatzeko, horietako lau, irundarrak.