
San Joan bezperan hasiko dira jaiak ofizialki Donibanen, baina astebururako hamaika ekitaldi antolatu dituzte, jaien atariko. Hala, ostiralean, erretiratuek egingo dute festa. Ikasturte bukaerako bazkarian bilduko dira eta urtean zehar landu dituzten eskulanen erakusketa inauguratuko dute.
Larunbatean, arraunaren eguna izango da. TKE Ligako estropada dago iragarrita larunbata arratsalderako, eta estropada bukatuta, aurtengo traineruaren aurkezpena egingo dute.
Iganean, berriz, triatloia eta haurrentzako krosa izango dira goizean, eta arratsaldean sagardo jaia.
Jaiak, baina, astelehenean hasiko dira Xabier Manzisidorrek udaletxe zaharraren balkoitik botako duen txupinarekin. Urtero legez, Konstantzia Bandak joko du San Juan sua piztu aurretik. Aurreskuaren hasiera 21:30erako dago iragarrita.
Asteartean, jaietako egun handian, haurrak izango dira protagonista nagusiak. Goizean danborradan irtengo dira eta arratsaldean haientzako herri kirolak, askaria, magia ikuskizuna eta antzerkia antolatu dituzte.
EKAINAK 20 – OSTIRALA
Aiton-amonen aterpeko ikasturte amaiera, zaharren egoitzan;
* Ikasturtean egindako lanen erakusketa
* Jubilatuen ikasturte amaierako bazkaria
EKAINAK 21 – LARUNBATA
Traineruen denboraldi berriaren aurkezpena.
- 18:00 Estropada: TKE ligako senior mutilen Iberdrola Ikurriña eta senior nesken Pasaiako bigarren Ikurriña jokatuko dira. San Pedro, Orio, Hondarribia eta San Juan, mutiletan; Hibaika, Zarautz, Orio eta San Juan, nesketan.
- 19:00 Aurtengo denboraldiaren laburpena eta traineru denboraldiaren aurkezpena.
- 20:30 Paella-jana, afari-merienda, DJa eta musika, plazan.
EKAINAK 22 – IGANDEA
- 09:00 Arrantza saioa itsasoan, txalupetan, 13:00ak arte.
- 10:30 Triatloia, Bonantzako arkutik hasita Donibanen zehar. Jarraian, haurrentzako krosa.
- 13:00 Illunbe eta Konstantzia musika banden kontzertua plazan.
- 17:00 Meipitik plazara kopla zaharrak abestuz.
- 18:00 Bertsoak, txalapartariak eta sagar-dantza.
- 18:30 Sagardo dastaketa, sagar-biltze lehiaketa eta sagar-tarta txapelketa, trikitilariek eta dultzaineroek alaituta. Sagardotegiak: Gartziategi, Sarasola, Egiluze, Barkaiztegi, Alorrenea eta Gurutzeta.
- 20:00 Goizean harrapatutako arrain erre dastaketa plazan.
EKAINAK 23 – ASTELEHENA
- 18:30 Buruhandiak Meipitik plazara.
- 19:00 Txupinazo jaurtiketa eta Ikurriña igoera, Xabier Mancisidor eta Aiora Arostegi Luzarraga eta Ibai López Urdanpilletaren eskutik. Jarraian, aurreskua eta erraldoien dantza.
- 19:30-20:30 Dantzaldia plazan, Itzartu taldeak alaiturik.
- 20:45 San Juan martxa joaz, Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean musika eskainiko du zuhaitzaren inguruan.
- 21:30 San Juan sua eta aurreskua.
- 22:00-24:00Dantzaldia plazan, Itzartu taldeak alaiturik.
EKAINAK 24 – ASTEARTEA
- 10:00 Diana txistulariekin.
- 12:00 Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara, Iñigo López Lizarragak zuzendurik eta Pasai txarangak lagunduta.
- 17:30 Mus txapelketa plazan.
- 17:30 Haurrentzako herri-kiroletako jolasak plazan. Jarraian, haurrentzako askaria.
- 19:00 Hodei magoa eta Tiritatxoren ikuskizuna, Irrien lagunen eskutik.
EKAINAK 28 – LARUNBATA
- 16 orduko areto-futbol txapelketa herrikoia kiroldegian.
EKAINAK 29 – IGANDEA
Ibilaldi neurtua antzinako baserrietatik. Irteera Itsas Mendi elkartetik.
- 08:00 Ibilaldi luzea
- 09:00 Ibilaldi motza. Bukatu ondoren, pintxoak parte-hartzaileentzat.
- 14:00 Sari-banaketa eta barrikotea nahi duen guztiarentzat.
- Arratsaldean, toka-txapelketa eta jokoak