Zenbait leku libre gelditzen dira Legasako udalekuetan
Irungo Udal Gobernuko Gazteria arloak jakitera eman duenez, zenbait leku gelditzen dira Legasako (Nafarroa) 2014ko Abentura Udalekuetan parte hartu nahi duten haurrentzako. Zerrendak itxi gabe dituzten txandak dira, besteak beste: leku bat uztailaren 3tik 9ra bitarteko euskarazko lehen txandan, eta zortzi leku uztailaren 27tik abuztuaren 2ra arteko txandan (elebitan).
Interesa duten lagunek 010 HAZ bulegoko zenbakira jo beharko dute.