Aho batez onartu du Errenteriako udal batzarrak Maite Peñaren hautagaitza datorren urteko udal hauteskundeei begira. Peña zinegotzia da gaur egun eta alderdikideek bere “esperientzia eta errenteriarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetze aldera egin duen lana” nabarmendu dute. Udal batzarreko presidente Nieves Jauregiren arabera ” Maite Peña Bilduko udal gobernuaren alternatiba izango den taldearen buru izango da”. Peñak “une oro herritarren zerbitzura egoten ahaleginduko dela” agindu du eta Errenteriaren alde lan egitea beretzat “urguilua” dela adierazi.