Kote Camacho sortzaile oiartzuarrak egitasmo berria du esku artean,
Atxuriko milagrua film laburra. Horren grabazioaren zati bat Oiartzungo plazan egin nahi dute, hilaren 21 eta 22 bitartean, eta bertarako extrak behar direla iragarri dute horren arduradunek, 150 bat denera. Hortaz, extra izan nahi dutenentzako helbide elektronikoa jarri dute, eskaera bidaltzeko. Honakoa da:
atxuriko.extrak[a bildua]gmail.com.
Lanaren xehetasun gehiago, eta extra izateko argibide gehiago film laburrerako sortu duten
Facebook orrialdean dago.