HAPOaren gaineko batzarra deitu du Bidasoko Stop Kaleratzeak-ek Hondarribian
Hondarribiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren gainean iritziak elkartrukatzeko batzarra deitu du Bidasoko Stop Kaleratzeak taldeak hilaren 18rako (asteazkena), 19:30ean, Zuloaga Etxean. Haein esanetan, plan horretan Hondarribiko Udalak aurreikusi du herrian 3.000 etxebizitza eraikitzea, “eta kantitate oso txiki bat bideratuko da babes ofizialeko etxeetarako, eta lokatze sozialetara bat ere ez”. Gai hori izango dute hizpide.