Gaur hasiko dira Oiartzungo Ergoien auzoko festak, 18:30ean, suziriaren jaurtiketarekin, Ondokoa da bertako jai batzordeak egin duen egitaraua. Oso-osoa da, ez da ia deus falta.
Gaur (ostirala)
- 18:30ean jaien hasierako suziria, Lartaungo txistulari eta buruhandiekin.
- 20:00etan, kartelada ibiliko da auzoko kaleetan zehar.
- 21:00etan, bertso afaria Ander Lizarralde eta Iker Zubeldiarekin, Auzokalte elkartean.
- Afalostean, jam session-a bakoitzak eramandako musikarekin. Gauean zehar, Euskal Herriko I. Aulki Jolas Txapelketa, eta karaokea.
Bihar (larunbata)
- 10:00etan, haur eta helduak baserri girora hurbiltzeko ibilaldia Auzokaltetik abiatuta.
- 11:30ean, patata tortilla lehiaketa norberak eramandako materialarekin, Auzokalte elkartean.
- 12:00etan, 2CV kotxeen erakusketa Pagoalden.
- 12:30ean, Dantza emanaldia Haurtzaro dantza taldearen eskutik Auzokalten.
- 13:30ean, auzo bazkaria Auzokalten, bakoitzak eramandakoarekin.
- 16:00etan, truk txapelketa Pagoalden. Izena 15:15etik 15:45era eman behar da.
- 16:30etik aurrera, zezen kozkorrak, Herri Musikaren Txokoaren emanaldia, tailerrak eta malabareak Auzokalte inguruan.
- 20:00etan, danborrada abiatuko da.
- 21:00etan. nahi duenarentzat, plater konbinatuak Auzokalte elkartean. Ondoren, Gugaz taldearekin dantzaldia.
Etzi (igandea)
- 09:00etan, goiz eresia Lartaungo txistulariekin.
- 09:00etan, herri mailako Aitor Txikiren omenezko VII. plater tiraketa txapelketa, Arkaleko kanpan.
- 10:00etan, goirz eresia Herri Musikaren Txoko ikasleekin.
- 10:00etam gaztetxoen pilota partidak.
- 10:30ean, Intxixu Trail mendiko lasterketaren hasiera.
- 12:00etan, Errenteriako Amulleta danborraren kofradiako kideen emanaldia.
- 14:00etan, herri bazkaria Auzokalte elkartean. Erretiratu ez direnentzat txartelak Tolaren daude salgai.
- 17:00etan, helduen pilota partida.
- 18:00etan, harri proba desafioa Emarriren eta auzoko mutil talde baten artean.
- Ondoren, suzko zezenarekin bukatuko dira jaiak.