Talaia BHI Ikastetxeko 2. mailako Animals taldeak Liburu Gazte Book Trailer Lehiaketa irabazi du. Galtzagorri Elkarteak antolatzen du, gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatu eta euskarazko gazte literatura zabaltzeko helburuarekin. 2000. urtean abiatu zuten, Liburu Gaztea Saria bezala, eta duela bi ikasturte bilakatu zen Book Trailer Lehiaketa. Ia 1.700 ikaslek hartu dute parte eta 275book trailer aukeztu dituzte.
Liburu Gazteko aurtengo ekitaldiko saritu guztiak
Talaiako BHI Ikastetxeko 2. mailako talde batek Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gazte Book Trailer Lehiaketa irabazi du. Galtzagorri Elkarteak antolatzen du lehiaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatu eta euskarazko gazte literatura zabaltzeko helburuarekin. 2000. urtean abiatu zuten, Liburu Gaztea Saria bezala, eta duela bi ikasturte bilakatu zen Book Trailer Lehiaketa.
Parte hartzaileek, euren adinerako proposatutako libururen bat irakurri eta book trailerra egin behar izan dute. Banaka edo ikastetxeen atalean parte hartzeko aukera dago eta, hain zuzen ere, ikastetxe onenaren saria jaso dute Talaiako DBHko 2. mailakoek, Animals izenarekin aurkeztu zirenak. 104 boto lortu zituzten, bigarren postuan geratu ziren Olagarroak (Santurtziko San Jose de Calasanz eskolako 3. mailakoak) baino 26 boto gehiago. Hirugarren Donostiako Herri Ametsa ikastolako Pin pan pun taldea geratu da.
Hondarribiarrek Teresa Caloren Marta ispiluaren aurrean liburua landu dute eta, sari bezala, lau lagunentzako parapente hegaldia irabazi dute.
Orotara, 1.650 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Liburu Gazte book trailer lehiaketan. Ikastetxeen atalean 20 zentrok hartu dute parte, Gipuzkoako 19 eta Bizkaiko bat (bigarren saria jaso duena). 275 book trailer aurkeztu dituzte ikastetxeen atalean. Banaka, aldiz, 22 lan aurkeztu dira.