Alarde tradizionaleko San Migel konpainiak jakitera eman duenez, auzokideentzako jai eguna egingo du ekainaren 14an, larunbatarekin. Alberto Angera plazan finkatu dute hitzordua konpainiakoek.
Bestalde, Alarde tradizionalak zabaldu duenez, ohikoa den Banda eta Danborradaren entsegua ekainaren 26an izango da. San Juan plazatik abiatuko dira aipatutako bi konpainiak 22:30ean, eta entsegua Zabaltza plazan egingo dute 23:00etan.
Horiek horrela, San Migel konpainiak larunbaterako antolatutako jaiaren egitaraua ondokoa da:
- 10:00. Jaiaren hasiera.
- 10:00-14:00. Haur jolasak.
- 10:00-15:00. Parrillada herrikoia.
- 16:30. Konpainiaren entsegua, eta banda eta kupela emango zaizkio aurtengo kantinerari.
- 18:30-19:00. Pintura haur lehiaketa.
- 19:00-03:00. Parillada eta musika Dj Albertoren eskutik.