Pasaiako Portu Agintaritzako futbol 7 taldea izan da onena Errenteria-Oreretako txapelketan
Igandean bukatu zen Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatutako futbol 7 txapelketa. Txapelketa hiru fasetan banatzen da, eta horietako bitan Pasaiako Portu Agintaritzako taldea izan da onena. Bestean Instalaciones Saizar gailendu zen.Bigarren postuan geratu dira talde hauek: Orereta Iturgintza (1.go eta 3. fasean) eta Amets Pub (2.ean). Jaitsieraren zapore mingotsa dastatu duten taldeak Nu Flow Euskadi, Forest Pionnerrek eta Bar Vivaldik dastatu dute.
Euren ordez ariko Traxx ileapaindegia Lehenengo Mailan, bigarren mailako lehen multzoan onenak izan baitira. Albañil Dorronsoro eta PC Byte ere igoko dira. Mascotalia, Bar Rodri, Caravanas Oiartzun, Salami FC, Vistalegre Agifugi eta Jabatos jaitisiko dira Hirugarren Mailara. Foreigners eta Electric Gama izan dira txapeldunak, eta eurekin batera Grupo SIE, Beissier Aguaplast, Bereziartua eta Bacalaos Maite igoko dira.
50 taldek hartu dute parte aurtengo ekitaldian, eta mila jokalari inguru aritu dira Beraungo eta Fanderiako zelaietan jokatzen, 675 partidatan zehar.