Oiartzungo Udalak asteburuko sexu erasoa gaitzetsi du
Oiartzungo Udalak bat egin du asteburuan Lezo eta Errenteria-Orereta artean izan zen sexu erasoa salatzeko egin zen adierazpen instituzionalarekin (beheko estekan dago). Aldi berean, eraso hori salatzeko bihar 19:30ean Lezo-Errenteria Renferen geltokian egitekoa den elkarretaratzearekin bat egin, eta hara joatera deitu ditu herritarrak.