Beiraren birziklatze kopurua saritu zuten joan den hilabetean eta Portu auzoan biztanleko 5 kilo jaso zituzten beirarentzako edukiontzietan. Bigarren Irungo Behobia geratu zen, 4,9 kilorekin.
Hondarribiko Portuak irabazi zuen Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoak antolatzen duen Urrezko Edukiontzia lehiaketako maiatzeko erronka. Beiraren birziklatze kopurua saritu zuten joan den hilabetean eta Portu auzoan biztanleko 5 kilo jaso zituzten beirarentzako edukiontzietan. Hala, ekainean zehar urre koloreko edukiontziak jarriko dituzte Portuan, aurreko hilabeteko erronka portuarrek irabazi dutela adierazteko eta gaikako bilketaren aldeko kanpaina berezia egiteko.
Irungo Behobia auzoa gertu geratu zen, biztanleko 4,9 kilo jaso baitzituzten bertan. Hirugarren Hondarribiko Puntala (3,3 kilo biztanleko) eta Irungo Alde Zaharra (2,9 kilo) sailkatu ziren.
Txinzerrek urtarrilean abiatu zuen Urrezko Edukiontzia kanpaina birziklatze tasak hobetzeko, eta gaikako bilketaren datuak auzoen arabera ezagutzeko, eremu bakoitzak bizi duen egoera aztertu eta etorkizunean beste ekintza mota zehatzagoak abiarazi ahal izateko. Orain arteko sailkapenak eta sailkapen osoa
urrezkoedukiontzia.com webgunean kontsulta daiteke.
Uztaila hasieran ekaineko erronkaren irabazlea zein den jakinaraziko du Txinzerrek. Hil honetan gaikako bilketan ehuneko handiena lortzen duen auzoak jasoko du Urrezko edukiontziaren sari sinbolikoa.