Erlaitzen eta Pagogainan kokatutako gotorlekuen arrastoak ezagutzeko proposamena luzatu du oraingoan Lapurriturriko Informazio Guneak. Aurtengo denboraldiko hirugarren irteera izango da eta ekainaren 21erako finkatu dute hitzordua (09:30). Aranzadi Zientzia Elkarteko aditu batek gidatuko du ibilbidea.
Izena emateko interesa duten lagunek 010 telefono zenbakian edo udal gobernuaren
weborrian egin dezakete. Ekainaren 19ra arte irekita egongo da izen-emate epea.