Atzo 35 urte bete ziren polizia batek Vicente Vadillo Francis trabestia hil zuela tiroz Errenteria-Oreretan. Horren harira, urte hartan sortu zen EHGAMek eta Mikelazulok omendu zuten. Frankismoan bere orientazio sexualagatik jazarri zituztenei buruzko Testigos de un tiempo maldito dokumentala eman zuten elkartearen lokalean. Atzo ere inauguratu zuten erakusketa homoerotiko bat. Hilaren 30era arte egongo da ikusgai.
‘Testigos de un tiempo maldito’ dokumentala eman zuten atzo Mikelazulon