Amaia eta Aitor Merinok zuzendutako
Asier ETA biok dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 13, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Euskal gatazka laguntasunaren ikuspegitik aztertzen du dokumentalak eta crowfunding bitartez finantzatu zen. Aitorren txikitako lagun baten istorioa kontatzen du dokumentalak, Asierrena: “Egun batez, nere txikitako lagun zen Asier, desagertu egin zen. ETAn sartu zen. Nola azaldu zer eraman zuen neri ulertzea hainbeste kosta zitzaidan erabaki hura hartzera?”.
![Dokumentaleko fotograma bat](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2014/06/38d79-asier-y-yo-2-300x168.jpg)
Dokumentaleko fotograma bat
Sarrerak 4 euroko prezioa du eta dagoeneko Kutxabanken bidez eros daitezke Interneten (komisioarekin). Bestela, emanaldiaren egunean bertan Itsas Etxeko leihatilan salgai jarriko dituzte, proiekzioa baino bi ordu lehenagotik.
Filmari buruz gehiago jakiteko irakurri EITB.com atarian Aitor Merinori egindako
elkarrizketa.