Erdi Aroko Azokari lotuta eta hori ere ohitura zaharra bilakatuz, azokako argazki lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak. Sari potoloak egongo dira lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 eurokoak.

Iazko lehiaketako 2. saria
Erdi Aroko Azokari lotuta eta hori ere ohitura zaharra bilakatuz, azokako argazki lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak. Asteburuan egingo da azoka eta bi egun horietan egindako argazkiak aurkeztu daitezke lehiaketara, pertsona bakoitzak gehienez lau argazki, koloretankoak nahiz zuri beltzekoak. Sari potoloak egongo dira lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 eurokoak.
Uztailaren 3.a da azken eguna lanak aurkezteko. Irudiak argazki paperean aurkeztu behar dira, 20×30 neurrian, eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berak. Kartazalaren barruan argazkiekin batera beste gutun-azal bat egongo da eta bere barnean egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa idatziko dira.
Argazki onenak heldu den urteko erdi aroko azokarekin batera erakutsiko dira, iazkoak aurten Zuloaga Etxean erakutsiko diren bezala.