Argiaren faktura berria azaldu dute
Hondarribiko Udalak, Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Emeki emakume taldeak, Kontsumobideko formazio eta informazio gunearekin elkarlanean, jardunaldi informatiboa antolatu dute hilaren 12rako, ostegunerako, Zuloaga Etxeko beheko solairuan, 18:00etan.
Hondarribiko Udalak, Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Emeki emakume taldeak, Kontsumobideko formazio eta informazio gunearekin elkarlanean, jardunaldi informatiboa antolatu dute hilaren 12rako, ostegunerako, Zuloaga Etxeko beheko solairuan, 18:00etan. Jardunaldiaren goiburua Horniketen gainean jakin behar duzun guztia da (Lo que necesitas saber sobre los suministros, gazteleraz egingo dute).
Hizlaria Marta Cobo izango da, Kontsumobideko Donostiako formazio eta informazio zentroko koordinatzailea. Besteak beste, argiaren faktura berria azalduko du eta gas, ura eta zaborren ordainagirien inguruko hainbat azalpen emango ditu.