Garapen agentziak iazko balantzea aurkeztu du gaur San Markoko gotorlekuan. Bertan, agentziako arduradunez gain, eskualdeko alkateak zein iaz enpresa abian jarri duten hainbat lagun izan dira.
Oarsoaldea Garapen Agentziak iazko balantzea aurkeztu du gaur San Markoko gotorlekuan. Bertan, agentziako arduradunez gain, eskualdeko alkateak zein iaz enpresa abian jarri duten hainbat lagun izan dira.
Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak egin ditu aurkezpen lanak. Horrela, iazkoa urte “zaila” izan arren, lanean “aldaketarako pertzepzioz eta ilusioz” aritu izana eskertu du, eta eskualdeko pertsonek zein enpresek egindako ekarpena txalotu du. “Etorkizuna zalantzazkoa izan arren, sorrera da garrantzitsuena”, gaineratu du Lezoko alkateak, eta “denon artean” eskualde “hobea” egingo dela ziurtatu du.
Fernando Nebreda Oarsoaldeko kudeatzailea
Ondoren Fernando Nebreda garapen agentziako kudeatzaileak hartu du hitza, eta krisiak enplegua sortzerako orduan eragina izan duela nabarmendu du. “Ziurgabetasun ekonomikoak enpresen inbertsio proiektuak eta enpresa berrien sorrera geldiarazten du. Administrazioek bitarteko ekonomikoak falta dituzte eta horrek gure jarduerak finantzatzeko orduan, zalantza eta egonkortasunik eza suposatzen du”, gaineratu du Nebredak. Hala ere, eskualdeko lau udalek egindako ahalegina eta apustua eskertu ditu.
Iaz martxan jarritako hainbat proiektu ere nabarmendu dituzte, hala nola, Lanbidetik eratorritako
Proiektu Singularrak plana, Herrilab ekintzaileen komunitatea edota Mintzagun egitasmoa, beste hainbaten artean. Olaia Agirrek martxan jarritako OAZ Coaching proiektuaren gaineko azalpenak ere jaso dituzte bertara hurbildu direnek.