Ur-gaiñek egoitza berria inauguratuko du larunbatean
Trintxerpeko Ur-gaiñ elkarteak egoitza berriaren inaugurazioa ospatuko du larunbatean, bazkari batekin. Ostiralean, baina, ateak zabalduko dizkiete bazkideen senide eta lagunei, 18:00etatik 21:00etara, elkarte berria ezagutu dezaten.

Trintxerpeko Ur-gain elkarteak 55 urte eman ditu Karmengo Amaren parrokia parean dagoen Illunbe baserrian, baina orain Gudarien Enparantzara lekualdatu dira. Egoitza berriak 150 metro koadro ditu eta 90 lagun inguru hartzeko gaitasuna.