HAPOak jasotzen duen etxegintza ereduaren kontra azaltzen da ezker abertzaleko taldea, "Basakoko inguruan merkatu libreko 300 etxebizitza eta babes ofizialeko 600dik gora egitea" aurreikusten duelako. Dokumentoa herritarren esku jartzeko eskatu dute, helegiteak aurkezteko aukera izan dezaten.
Trintxerpeko Ur-gaiñ elkarteak egoitza berriaren inaugurazioa ospatuko du larunbatean, bazkari batekin. Ostiralean, baina, ateak zabalduko dizkiete bazkideen senide eta lagunei, 18:00etatik 21:00etara, elkarte berria ezagutu dezaten.
Larunbatean eta igandean egingo dute Hondarribiko Erdi Aroko Azoka, goiz eta arratsaldez. Aurten, lehen aldiz, Kasino Zaharreko lorategietara iritsiko da garai bateko merkatua.
Ikas Jolasen parte hartzen duten haurrek Zu al zara indartsuena? obra antzeztuko dute gaur, asteartez, Mendeluko Eguzki Kultur Zentroan, 18:30ean.
Hondarribiko Herri Olinpiaden hurrengo ekitaldia antolatzen hasteko bilera egingo dute ostiral honetan, hilak 13, Zuloaga Etxean, 18:00etan. Bi astean behin elkartuko dira.
Donibanen, Itsas Feria antolatu du Itaia Kolektiboak. Larunbatean izango da feria, eta egun osoan izango dira jarduerak. Haurrentzako egitarau propioa landu dute. Hona egitaraua:
El Barracon antzerki taldeak UCMren antzerki sarietako sari garrantzitsu guztiak irabazi ditu Escuadra hacia la muerte obraren muntaiarekin.