Ekaineko txangoan Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea batuko dituzte Oiartzungo Gazte Izanak erretiratuen elkarteko kideek. Izan ere, hilaren 18an (asteazkena da) Donibane Garazi eta Iruñea lotzeko txangoa egingo dute, Orreaga eta Gorraitzeko gaztelua erdiz erdi bisitatuz. Bidaiaren prezioa bazkideentzat 35 eurokoa da, eta ez direnentzat 40koa. Izena emateko aukera zabalik dago jada, hilaren 17ra arte, 10:00etatik 12:00etara elkartearen bulegoan. Honakoa da bidaiaren plana:
- 08:00etan, Haurtzaro Ikastolatik irteera.
- Handik Donibane Garazira joango dira, herria ezagutzeko.
- 11:30ak aldera Orreagara iritsiko dira, eta 13:30ak arte egongo dira bertan.
- 14:30ean, bazkaria Gorraitzeko gazteluan.
- 17:30ean Iruñea aldera aterako dira, 19:30ak arte.
- 20:45ak inguruan iritsiko dira Oiartzunera.