Uda garaia iristear delako, larunbat honetan (hilak 14) zabalduko dituzte Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko udako igerilekuak. Irailaren 14ra arte egongo dira zabalik, hiru hilabetez beraz. Elorsoroko bazkideek euren kuotaren barruan dute zerbitzu hau, eta gainerakoek ordaindu beharko dute kanpoaldeko igerileku horiek erabiltzeko. Ondoko zerrendan, xehetasunak:
Irekiera orduak:
- Ekainean, abuztuan eta irailean. 11:00etatik 20:00ak arte.
- Uztailan, 10:00etatik 21:00etara.
Prezioak:
- Eguneko txartela, 16 urtetik beherakoentzat: 4,10 euro.
- Eguneko txartela, 16 urtetik gorakoentzat: 7,65 euro.
- Bost sarrerako bonoa, 16 urtetik beherakoena, 15,35 euro.
- Bost sarrerako bonoa, 16 urtetik gorakoena, 30,65 euro.
- Hilabeteko bonoa, 16 urtetik beherakoena: 37,05 euro.
- Hilabeteko bonoa, 16 urtetik gorakoena, 60,45 euro.
- Hilabeteko familia bonoa: 101,25 euro.
- Hiru hilabeteko bonoa, 16 urtetik beherakoena: 74,10 euro.
- Hiru hilabeteko bonoa, 16 urtetik gorakoena: 120,90 euro.
- Hiru hilabeteko bonoa, familientzat: 202,50 euro.