Itsas feria antolatu du Itaia Kolektiboak larunbaterako
Donibanen, Itsas Feria antolatu du Itaia Kolektiboak. Larunbatean izango da feria, eta egun osoan izango dira jarduerak. Haurrentzako egitarau propioa landu dute. Hona egitaraua:
Donibanen, Itsas Feria antolatu du Itaia Kolektiboak. Larunbatean izango da feria, eta egun osoan izango dira jarduerak. Haurrentzako egitarau propioa landu dute. Hona egitaraua:
Egitarau orokorra:
17:00: Itsas Feriaren hasiera.
17:15: Ondartxora bisita arraunean.
18:00: Itsas lanbideak ikusgai; berun egileak, saregileak, korapilo eta estrobo egileak, arrantzako tresnak…. Ordu berean, arrain deskarga plazan eta jarraian zuzeneko musika eta itsas dantzak.
18:30: Singa estropada txintxorroetan eta berdel marmitako erraldoia.
19:00: Omenaldia arrantzale eta saregileei.
19:15: Arrain, marmitako eta sagardo dastaketa.
19:30: Ondartxora bigarren bisita arraunean.
19:30: Muxikoak.
21:00: euskal kantuak zuzenean plazan.
Haurrentzako egitaraua:
12:00: Paseoa motoran badian zehar. Ondoren Mater ontzi museora bisita.
14:30: Haur eta gaztetxoentzako bazkaria Bonantzan, doan.
15:30: Itsasoko mural erraldoia.
16:00: Arrantzarako kainaberak egiteko tailerra.
16:30: Korrokoi arrantza txapelketa.
17:00: sari banaketa.