Errebotean, Txosten garaipen landua
Erreboteko Euskal Herriko Txapelketan, 22 urtez azpikoan, garaipen borrokatua lortu zuen Oiartzungo Txost taldeak Hiribururen kontra, 13-12. Hiru ordu eta bost minutuko partida izan zen, hasieratik bukaerara emozioz betea. Edozeinek irabaz zezakeen partida, baina azkenean etxekoek lortu zuten garaipena, azken arnasean. Partida horretan bakarrik ez, kirolari oiartzuarrak oso txapelketa ona egiten ari dira, eta edonoren kontra borrokatzeko eta irabazteko gai direla azaltzen ari dira.