Ingurua biziberritzeko proiektua “ez aurrera ez atzera dagoelako”, etsita dago auzo elkartea
Donibaneko Bonantza Auzo Elkarteak Alabortza Eguna antolatzeari uztea erabaki du. Aurtengoa X. aldia behar zuen, baina, etsipena nagusitu da auzo elkartean, aurrerapausorik ez delako eman. “Proiektuak behera jo” duela uste du Bonantza auzo elkarteak, eta udalari egotzi dio erantzukizuna, finantzazioa lortu arren, ez duelako proiektua gauzatu. Hona gaiaren inguruan zabaldu duten adierazpena:
Alabortza_2014_adierazpena