Irungo Udaleko Maite Cruzado Gizarte Ongizate arloko delegatuak eta Cristina Laborda Obra eta Bide Publiko departamentuko zinegotziak Irungo Debekatutako hiriaren mapan emandako aurrerapausoak azaldu dituzte gaur goizean egindako agerraldian. Emakumeentzat arriskutsuak izan daitezkeen puntu beltzak zehazten ditu mapak, eta lehen fasean 42tik 12 konpondu dituztela azaldu dute delegatuek.
Orain arte egindako esku-hartzeak azaldu dituzte Labordak eta Cruzadok
Irungo Udaleko Maite Cruzado Gizarte Ongizate arloko delegatuak eta Cristina Laborda Obra eta Bide Publiko departamentuko zinegotziak Irungo
Hiri debekatuaren mapan emandako aurrerapausoak azaldu dituzte gaur goizean egindako agerraldian. Emakumeentzat arriskutsuak izan daitezkeen puntu beltzak zehazten ditu mapak, eta lehen fasean 42tik 12 konpondu dituztela azaldu dute delegatuek.
2011n osatu zuten dokumentua Irungo elkarteek eta bizilagunek, eta lehen mapa hartan, 42 puntu beltz identifikatu zituzten parte hartze prozesuan izan ziren lagunek. Horiek mailakatu egin zituen udal gobernuak ondoren, eta zenbait esku-hartze burutu ditu leku horiek emakumeen segurtasuna berma dezaten.
Horiek horrela, dagoeneko 12 puntu hobetu dituztela azaldu du Labordak. Lehen esku-hartzeak txikiak izan direla eta argiteriarekin zerikusia izan dutela batez ere esan du arduradunak; hala nola, tren geltokitik San Migelera jaisten diren eskailerak, Letxunborro hiribideko tunela, Olaberriako bidea…
Bigarren faseari dagokionez, urbanizazioa hobetuko dutela azaldu du Labordak: “San Migel-Anaka eremua garbitzen hasiko gara orain; bidexka hobetu eta berri bat egingo dugu”. Zentzu horretan, Agerre kaleko eraberritzea kreditu modifikazioan onartu zela gogora ekarri du zinegotziak. Olaketa kalea, Jaizubia ingurua, Julian Gayarre kalea eta beste hainbat lekutan jardungo dutela orain ere adierazi du delegatuak. 100.000 euroko aurrekontua izango du Obra departamentuak horretarako.
Labordak eta Cruzadok nabarmendu dutenez,
Hiri debekatuaren mapa aurkeztu zenetik hirigintza alorrean genero perspektiba kontuan hartzen hasi zela esan dute. Labordaren arabera, “hori udalaren ikuspuntua aldatzeko hasierako puntua izan zen. Orain genero perspektiba aplikatzen dugu iraganeko akatsak errepika ez daitezen”.