Lartaun Abesbatzak zabalduko du Donostiako Aita Donostia aste musikala
50. urteurrenean murgilduta, Oiartzungo Lartaun Abesbatzak izango du Donostiako 17. Aita Donostia Aste Musikala zabaltzeko ohorea. Horretarako kontzertua egingo dute, hilaren 13an (ostirala), 20:30etik aurrera Donostiako Aita Kaputxinoen elizan.
Bi zati izango ditu kontzertu berezi horrek. Lehena, organoarekin, koruaren tokitik egingo du; bigarrena, berriz, aldaretik abestuko du, musika profranoko piezak ardatz.
Kontzertuan, 50. urteurrenekoetan egiten ari diren moduan, espresuki mende erdiari gorazarre egiteko egin dizkieten piezekin osatuko dutela, erabat estreinakoz kantatuko direnak.