Lartaun Abesbatzak botako du Oiartzungo jaien hasierako txupina
Oiartzunek Lartaunen lana goraipatuko du xanistebanetan. 50 urte bete ditu koruak aurten, eta jai batzordeak erabaki du festen hasierako txupinazoan abesbatzak botako duela txupina. Horrela erabaki zuten batzordekideek aurreko bileran.
Eta horretaz eta egitarauaren azken xehetasunak hitzartzeko batzar berria egingo dute aste honetan, ostegunean (hilak 12), 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Azken ukituak erabakitzeko batzarra izango da, behin betiko itxi aurretik.
Bestalde, aurten, lehenengoz, jai batzorde iraunkor bat sortu dela jakinarazi dute festak antolatzen ari direnek. Jaietan egon daitekeen edozein aferaren gainean erantzun azkarra emateko, batzorde gisa, sortu dute, besteak beste.