Iñigo Legorburu errenteriarrak beste sari bat eskuratu du. Oraingo honetan Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) eta Azkue Fundazioak antolatutako Irudimena 2014 sarietan izan da, testuen atalean. Munduaren zilborra bertso sortarekin irabazi du saria.
Pantxoa Etchegoyen EKEko presidentea eta Iñigo Legorburu irabazlea
Habanera moduan idatzitako zortzi bertsok osatzen dute obrarik onena. Haurdunaldi bat, drogak eta maitemina uztartzen dituen istorioa kontatu du. FNAC dendan xahutzeko 300 euroko saria jaso du Legorburuk.
Irudimena Sarien helburua Hego zein Ipar Euskal Herria hurbiltzea da, kulturaren ikuspuntutik.