Erdi Aroko Azokako argazkien erakusketa abiatuko dute
Asteburuan egingo dute Hondarribiko Erdi Aroko Azokako aurtengo ekitaldia. Horri lotuta, iazko argazki lehiaketako lan hautatuen erakusketa abiatuko dute bihar, asteartearekin, Zuloaga Etxean. Ohiko ordutegian bisitatu daiteke: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan goizez bakarrik. Hilaren azken egunera arte egongo da erakusketa udal liburutegiko beheko solairuan.