Atez atekoaren aldeko jaia antolatu dute San Pedron ostiralerako
Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren alde bildu diren San Pedro eta Trintxerpeko herritarrek jaialdia antolatu dute ostiralerako. Jaia Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 17:30etik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez,
Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren alde bildu diren San Pedro eta Trintxerpeko herritarrek jaialdia antolatu dute ostiralerako. Jaia Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 17:30etik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haurrekin murala erraldoia margotuko dute, eta horrez gain, musika jarriko dute eta eta informaziorako panelak eramango dituzte. Halaber, Pasaiako Udalari, “hondakinak jasotzeko sistema eraginkorra ezarri dezala” eskatuko diotela iragarri dute.