Larunbateko sagardo jai arrakastatsuari antzerkiak hartuko dio lekukoa aste honetan Alkartasuna dantza taldeak antolatutako kultur hamabostaldian. Asteazken eta ostegunean Badia Antzerki Eskolako ikasleen emanaldiak izango dira kultur etxean, 18:30etik aurrera. Ostegunean, antzerkiaz gain, dantza garaikidea egiten duen taldearen emanaldia izango da.
Ostiralean, berriz, bertsolaritzaren txanda izango da. Andoni Egañak eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’k kantatuko dute Basari elkarteko bertso afarian, baina aurretik, Haritz Casabalek eta Ane Salazarrek
Bertso afariak vs txapelketak hitzaldia gidatuko dute, 19:00etatik aurrera, Azokan.
Hamabostaldia larunbatean bukatuko da, eguerdian zumardian eta Kamio tabernak sustatuta izango den txakolin dastatzearekin. Mus txapelketa ere izango da, Kamion, 16:00etatik aurrera.